XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TRAPU.- Sukarra dauka.

ERRATZ ZIKINA.- Dabid sendatzeko magia erabiliko dugu.

DABID.- Magiarekin baldin bada...

ILARGI MALTZURRA.- Lehenbailehen operatu behar dugu, bestela...

DABID.- Nola operatu?

Burutik jota zaudete edo?

Ez duzue magia erabiliko?

ERRATZ ZIKINA.- Jakina!

Magia, baina magia modernoa, zirujia, ebakuntzak.

DABID.- Lagundu, Tania!

Lagundu!

Tirita batekin nahikoa da.

ERRATZ ZIKINA.- Guk ez dugu tiritarik erabiltzen.

DABID.- Esparadrapua, merkromina...

Baina ez operatu, mesedez.

Sendabelarrak, infusioak.

Hau ez da ezer, urradura besterik ez da.

BELARRI BELTZA.- Sorginak osasun onekoak garenez, parada gutxi daukagu operatzeko.

Lau belarrekin sendatzen ditugu gure gaitz eta minak.

Ze nolako okasioa kirofanoa erabiltzeko.

(Dabid inguratuko dute.)

(Maskarilaz eta eskularruz jantzita harategi-sarraskiari ekinen diote.)

(Zerra eta taladroak, tenazak eta iltzeak ugari ikusten dira.)

(Noizean behin hezurren bat bota.)

(Bukaeran, Dabid goitik behera erabat bendatuta agertuko da.)

(Musika: Afrikako danborrak.)

(Sorginek dantzatuko dute)

BELARRI BELTZA.- Eta holako pastila bat bazkaldu baino lehen, beste jarabe hori afaldu ondoren, oheratzean supositorio hau... eta...

TANIA.- Nahikoa da.

Aski.

Pikutara bendaje hauek guztiak.

Jope, pasatu zarete tope.

ILARGI MALTZURRA.- Arrazoi duzu baina gutxitan erabil dezakegu gure kirofanoa eta magia modernoa gustokoa dugu.

Guk ere atsegin ditugu teknika berriak.

AKER.- Ez egiozue kaso handirik.

Oso teknika berriak, oso magia modernoa baino duten zirujia eta guztiz, ezin lortu nire adar okerrak zuzentzea.

SORGINAK.- Baaaa!

Akerrak adarrak okerrak ditu.

Hum (Trufa)

TANIA.- Egia al da?

Ez dute lortu?